Miembros del FISI - Foro para la Integración Social de los Inmigrantes
Etorkinen Gizarte Integraziorako Foroak hogeita hamar kide ditu, honela banatuta:
- Administrazio publikoen ordezkari, hamar kide.
- Hamar kide, etorkinen eta errefuxiatuen ordezkari, legez eratutako elkarteen bidez.
- Hamar kide, laguntzako gizarte-erakundeen ordezkari; horien artean, ordezkaritza handieneko sindikatu- eta enpresa-erakundeak, immigrazio-arloan interesa eta ezarpena dutenak.
-
-
-
-
Erakundeak deialdi publikoko prozesu baten bidez aukeratzen dira. Erakundeek proposatutako kideak Inklusioko, Gizarte Segurantzako eta Migrazioetako ministroak izendatzen ditu, Migrazioen Estatu Idazkaritzak proposatuta.
-
Erakundeak deialdi publikoko prozesu baten bidez aukeratzen dira. Erakundeek proposatutako kideak Inklusioko, Gizarte Segurantzako eta Migrazioetako ministroak izendatzen ditu, Migrazioen Estatu Idazkaritzak proposatuta.
-
Laguntzarako gizarte-erakundeak ordezkatzen dituzten hamar kideetatik, bi kide erakunde sindikalen ordezkari izango dira, eta ordezkaritza handieneko bi enpresaburu-erakunde, migrazio-arloan interesa eta ezarpena dutenak.
-
Laguntzarako gizarte-erakundeetako ordezkariak izango dira, edo immigrazioarekin zuzenean lotuta egon gabe immigranteen gizarteratzea hobetzen lagun dezaketen elkarteetako ordezkariak. Guztira ezin izango dira hiru baino gehiago izan. Hitza izango dute, baina botorik ez.
-
Lan Batzordeetan parte hartzen dute.
Izendapena deialdiko lan zehatzari lotuta dago.
Hitza dute, baina botorik ez.
-
Osoko bilkuretara joan ahal izango dira, bai eurek eskatuta, bai foroko edozein kidek eskatuta.































