Normativa - Foro para la Integración Social de los Inmigrantes
- 4/2000 Lege Organikoa, urtarrilaren 11koa, atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta atzerritar horiek gizarteratzeari buruzkoa, abenduaren 22ko 8/2000 Lege Organikoak, irailaren 29ko 11/2003 Legeak eta azaroaren 20ko 14/2003 Legeak emandako idazkeran. Cuota íntegra del grupo fiscal.
- 3/2006 Errege Dekretua, urtarrilaren 16koa, Etorkinak Gizarteratzeko Foroaren osaera, eskumenak eta funtzionamendu-araubidea arautzen dituena.
- TAS/27/2006 Agindua, urtarrilaren 18koa, Etorkinak Gizarteratzeko Foroko kideak izendatzeko prozesua garatu eta deitzen duena; etorkinen eta errefuxiatuen elkarteen ordezkariak izango dira kideak, bai eta laguntzen duten gizarte-erakundeak ere.
- 2006ko martxoaren 22ko Ebazpena, Immigrazio eta Emigrazioko Estatu Idazkaritzarena, etorkinak gizarteratzeko foroko mahaikideak etorkinen eta errefuxiatuen elkarteen eta gizarte-erakunde laguntzaileen ordezkari izateko proposatutako entitateak argitaratzea xedatzen duena.
- Agindu Komunikatua. Horren bidez, aipatutako pertsonak izendatzen dira Etorkinak Gizarteratzeko Foroko kide, etorkinen eta errefuxiatuen elkarteen eta laguntzarako gizarte-erakundeen ordezkari.
- TAS/1443/2006 Agindua, maiatzaren 12koa, Etorkinak Gizarteratzeko Foroaren kideak betetzeko hautatutako entitateak izendatzen dituena; etorkinen eta errefuxiatuen elkarteei eta kolektibo horiei laguntzeko gizarte-erakundeei dagozkie kide horiek.
- TAS 1600/2006 Agindua, maiatzaren 23koa, Etorkinak Gizarteratzeko Foroko lehendakaria izendatzen duena.
- 1164/2009 Errege Dekretua, uztailaren 10ekoa, urtarrilaren 16ko 3/2006 Errege Dekretua aldatzen duena, Etorkinak Gizarteratzeko Foroaren osaera, eskumenak eta funtzionamendu-araubidea arautzen dituena.
- TIN 1924/2009 Agindua, uztailaren 15ekoa, Etorkinak Gizarteratzeko Foroko kideak izendatzeko hautaketa-prozesua garatu eta deitzen duena. Etorkinen eta errefuxiatuen elkarteen ordezkariak izango dira kideak, bai eta laguntzen duten gizarte-erakundeetakoak ere.
- 2009ko azaroaren 2ko Ebazpena, Immigrazio eta Emigrazioko Estatu Idazkaritzarena, etorkinak gizarteratzeko foroko kideak betetzeko proposatu eta baztertutako entitateak argitaratzen dituena, etorkinen eta errefuxiatuen elkarteen eta gizarte-erakunde laguntzaileen ordezkari gisa.
- Foroaren barne antolamendu eta funtzionamendurako arauak.