Ohiko bilkurak: urtean bi egingo dira gutxienez.

Bilkura bereziak: lehendakariak edo foroko kideen gehiengoak eskatuta egiten dira.

 

Bilerak eta osoko bilkuretan aztertutako gaiak.

  • 2009ko uztailaren 3a. Ohiko osoko bilkura:

    • Etorkinen eta errefuxiatuen 2009ko gizarte-egoerari buruzko txostena onartzea.

    • Etorkinak Gizarteratzeko Foroaren Irizpena, Etorkinak Gizarteratzeko Foroaren osaera, eskumenak eta funtzionamendu-araubidea arautzen dituen urtarrilaren 16ko 3/2006 Errege Dekretua aldatzeko Errege Dekretuaren Proiektuari buruzkoa. FISI/2009/D3.

    • Etorkinak Gizarteratzeko Foroaren ebazpena, Balear Uharteetan, Kanarietan eta Ceutan eta Melillan Europako Erkidegokoak ez diren egoiliarrentzako itsasoko eta aireko garraioko zerbitzuen tarifak murrizteari buruzkoa.

  • 2009ko otsailaren 6a. Ohiko osoko bilkura:
    • Etorkinak Gizarteratzeko Foroaren txostena, asilo-eskubidea eta babes subsidiarioa arautzeko Legearen Aurreproiektuari buruzkoa. (FISI/2009/I-1).
    • Etorkinak Gizarteratzeko Foroaren irizpena, Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta atzerritar horiek gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren Erregelamendua aldatzen duen Errege Dekretuaren proiektuari buruzkoa. Erregelamendu hori abenduaren 30eko 2393/2004 Errege Dekretuaren bidez eta otsailaren 16ko 240/2007 Errege Dekretuaren bidez onartu zen, eta Europar Batasuneko estatu kideetako herritarrak Espainian sartu, aske ibili eta bizitzeari buruzkoa da. (FISI/2009/D2).
    • Etorkinak Gizarteratzeko Foroaren 2008ko memoria.
  • 2009ko urtarrilaren 28a. Ohiko osoko bilkura:
    •  Etorkinak Gizarteratzeko Foroaren irizpena, atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta atzerritar horiek gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoa erreformatzeko Lege Organikoaren Aurreproiektuari buruzkoa. Aurreproiektu hori irailaren 29ko 11/2003 eta azaroaren 20ko 14/2003 Lege Organikoek aldatu zuten. (FISI/2009/D1).
  • 2008ko abenduaren 2a. Ohiko osoko bilkura:
    • Foroko lehendakariak ongietorria eman zion Immigrazio eta Emigrazioko Estatu Idazkaritzari, eta eskerrak eman zizkion osoko bilkurara etortzeagatik. Etorkinen eta errefuxiatuen gizarteratzeari buruzko 2008ko txostena aurkeztu zuen. Txosten horretan, immigranteen gizarteratzearen arloko hamabi lehentasun politikoak nabarmendu zituen, eta, Foroaren iritziz, legegintzaldi honetan kontuan hartu beharrekoak dira.
    • Immigrazio eta Emigrazioko Estatu Idazkaritzak jakinarazi zuen hurrengo Atzerritarren Legeak orain arte aintzat hartu ez diren eskubideak finkatu eta aitortzen dituela, eta nabarmendu zuen bermatzaileagoa dela.
    • Sexu-esplotazioa helburu duen gizakien salerosketaren aurkako Plan Integralean proposatutako neurriei buruzko txostena onartzea.
    • Immigrazioari eta Mugikortasunari buruzko Liburu Berdeko galdetegiari erantzutea: Europar Batasuneko hezkuntza-sistemen erronkak eta aukerak.
    • Foroaren barne antolamendu eta funtzionamenduko arauen 23.2 eta 41.3 artikuluen erreforma onartzea.
    • Etorkinen Gizarte Integraziorako Foroaren ebazpena, Espainiako lan-merkatuak une honetan dituen zailtasunei, Europako Erkidegokoak ez diren langile atzerritarren administrazio-egoeran duen eraginari eta jatorrian kontratatzeko prozedurei buruzkoa.

Aho batez onartu zen dokumentua eta Immigrazio eta Emigrazioko Estatu Idazkaritzari bidaltzea.

  • 2008ko urriaren 14a. Ohiko osoko bilkura:
    • 2008ko etorkinen eta errefuxiatuen gizarte-egoerari buruzko txostena onartzea.
    • Sexu-esplotazioa helburu duen gizakien salerosketaren aurkako Plan Integralean proposatutako neurriei buruzko txostena egiteko batzorde txostengilea eratzea.
  • 2008ko irailaren 25a. Ezohiko Osoko Bilkura:
    • Irailaren 19ko 4/2008 Errege Lege Dekretua garatzen duen Errege Dekretu Proiektuaren Irizpena onartzea. Errege Lege Dekretu hori borondatez jatorrizko herrialdeetara itzultzen diren Europako Erkidegokoak ez diren langile atzerritarrei langabezia-prestazio kontributiboa metatuta eta aldez aurretik ordaintzeari buruzkoa da.
    • Foroaren Barne Antolamendu eta Funtzionamendurako Arauen 34.2 artikuluaren erreforma onartzea.
  • 2008ko ekainaren 19a. Ezohiko Osoko Bilkura:
    • Foroko lehendakariak ongietorria eman zion Lan eta Immigrazio ministroari, eta eskerrak eman zizkion osoko bilkurara etortzeagatik. Bere lehendakaritzaren bi urteetan Foroak egindako lanak aipatu zituen, eta migrazioaren fenomenoaren gai garrantzitsuenei buruzko Foroaren doktrinaren ildo nagusiak zehaztu zituen.
    • Ministroak osoko bilkurara joateko gonbidapena eskertu zuen, eta bere gogoetak azaldu zituen, migrazioaren fenomenoa ordenatua, erregularra eta legezkoa izan behar dela azpimarratuz; gizarte-kohesiorako eta bizikidetzarako politikan eragin behar dela azpimarratuz, eta itzulera sustatzeko dekretu-proiektuari buruzko informazioa eman zuen.
  • 2008ko otsailaren 12a. Ohiko osoko bilkura:
    • Etorkinak Gizarteratzeko Foroaren 2007ko memoria. Aho batez onartu zen
    • Etorkinak Gizarteratzeko Foroaren ebazpena, hemen bizi diren atzerritarrak lan-merkatuan sartzeari buruzkoa, familia berriro elkartzearen ondoriozkoa. Gehiengoz onartu zen dokumentua eta Immigrazio eta Emigrazioko Estatu Idazkaritzari bidaltzea.
    • Etorkinak Gizarteratzeko Foroaren ebazpena, hauteskunde-kanpainako immigrazioaren tratamenduari buruzkoa. Gehiengoz onartu zen dokumentua eta Immigrazio eta Emigrazioko Estatu Idazkaritzari bidaltzea.
  • 2007ko azaroaren 8a. Ohiko osoko bilkura:
  • 2007ko ekainaren 28a. Ohiko osoko bilkura:
    • Etorkinen Gizarte Integraziorako Foroaren Ebazpenari jarraipena egitea. Ebazpen horrek hainbat ministerio sailetan inmigrantes.Responsables eragiten duten administrazio-izapideen kudeaketa arintzeari buruzkoa zen, eta izapideak arintzeko egindako jarduketen berri eman zuten.
    • Libro Verde sobre el Futuro sistema europeo común de asilo.Se acordó por unanimidad que el Foro respondería a las cuestiones sobre asilo planteadas en el Libro Verde.
  • 2007ko maiatzaren 9a. Ohiko osoko bilkura:
    • Etorkinak Gizarteratzeko Foroaren irizpena, arraza- edo etnia-arrazoiengatiko tratu-berdintasuna eta diskriminaziorik eza sustatzeko kontseiluaren osaera, eskumenak eta funtzionamendu-araubidea arautzen dituen Errege Dekretuaren proiektuari buruzkoa. Gehiengoz onartu zen, Irizpenaren zirriborroari aurkeztutako zuzenketak aztertu ondoren.
    • Etorkinak Gizarteratzeko Foroaren 2006ko memoria. Aho batez onartu zen.
  • 2007ko otsailaren 21a. Ohiko osoko bilkura:
    • Foroaren antolakuntza eta barne funtzionamendurako arauak. Urtarrilaren 16ko 3/2006 Errege Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarria betez, arau horiek idatzi ziren, eta aho batez onartu ziren.
    • Etorkinak Gizarteratzeko Foroaren 2006ko memoria. Gehiengoz onartu zen dokumentua eta Immigrazio eta Emigrazioko Estatu Idazkaritzari bidaltzea.
  • 2007ko otsailaren 5a. Ezohiko Osoko Bilkura:
    • Etorkinak Gizarteratzeko Foroaren irizpena, 2007-2010 aldirako Herritartasun eta Integrazio Plan Estrategikoari buruzkoa. Ezohiko osoko bilkura honen gai nagusia izan zen. Aldeko 15 botorekin, kontrako botorik gabe eta abstentzio batekin onartu zen irizpena.
    • Foroa atxikitzea Guztiontzako Aukera Berdintasunaren Europako Urteari (2007).
  • 2006ko uztailaren 19a. Ezohiko Osoko Bilkura:
    • Errege Dekretuaren zirriborroaren irizpena, Europar Batasuneko estatu kideetako eta Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu batzuetako herritarrak Espainian sartu, aske ibili eta bizitzeari buruzkoa. Gehiengoz onartu zen.
    • Maliko kostaldeetan etorkinak erreskatatzeari buruzko prentsa oharra.
  • 2006ko ekainaren 21a. Ohiko osoko bilkura:
    • Karguen aukeraketa eta Batzorde Iraunkorraren osaketa.
    • Lau batzorde sortzea eta eratzea (Enplegua eta Prestakuntza; Integrazio eta Parte-hartze Politikak; Hezkuntza eta Sentsibilizazioa; eta Juridikoa, Europar Batasuna eta Nazioarteko Gaiak).
    • Herritartasunaren eta Integrazioaren Plan Estrategikoa.
    • Irizpena egiteko lan-metodoa proposatzea.